XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hitz ezberdinak aurkitu

Goiko testua irakurri ondoren, behekoan agertzen diren hitz berriak azpimarratu behar dituzu.

Bost minututan egin behar duzu.

-Hauxe da nire aukera; ez dut denborarik galdu behar -esan zuen Txohik nahiko asaldaturik.

Lepoan bere lapur-zakua zeramala lasterka joan zen ostadarra hasten zen tokirantz, eta ostadarraren hango muturra sartu zuen bere zakura.

Gero beste muturreraino joan zen eta gauza bera egin zuen.

Ostadarra oso-osorik zakuan zuela, itxi eta lokarri batez ongi lotu zuen eta lepoan zamatuz etxera itzuli zen.

-Aurkitu dut nire aukera; ez dut denborarik galdu behar -pentsatu zuen lapurrak nahiko haserreturik.

Lepoan bere lapur-zakua zeramala berehala joan zen ostadarra hasten zen lekurantz eta ostadarraren horko punta barruratu zuen bere takelara.

Gero beste muturreraino abiatu zen eta gauza berdina egin zuen.

Ostadarra osoa zakuan zuela, itxi eta menda batez ongi lotu zuen eta sorbaldan kargatuz etxera joan zen.

Txori bakoitza bere kabira

Gezi bat erabiliz lot itzazu lehenengo zutabean dauden hitzak bigarrenekoekin.

Letra berberak izan behar dituzte, baina alderantziz.

Gainera
Plazan
Plaka
Bat
Ipini
Beharko
Duzue
Nire
Izenaz